Iñaki Goikoetxea BOISEKO JAIALDITIK BUELTAN

“Euskaldunak ere emigrante izan gara itsaso eta geltokietan noraezean”

Deia, Joseba Etxarri, 03-09-2015

donostia – Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua, kazetari lanetan ibili izan da eta bi urtez aritu zen bekadun Gasteizen Eusko Jaurlari – tzan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan, Diaspora eta euskal etxeen esparruan lanean. 2010ean zapaldua zuen bere lehendabiziko euskal etxea, Australiako Sydneyn, Galesen Erasmusa egiten ari zela hobetzen hasitako ingelesean urrats berriak ematearren joana. Ez da bera geldirik gera – tzen den pertsona. Ekimentsua, duela urte batzuk “Dancing in the Basque Country” bere bideoa oso ezagun egin zen Youtuben, Facebook eta Twitterren hedatua, bera dantza jolasgarri bat egiten islatzen Euskal Herriko hainbat eta hainbat parajetan, ehunmilaka ikustaldi lortu arte.

Boisen ikusi zaitugu uda honetan, Jaialdi festa erraldoian parte hartzen.

- 2012tik 2014ra aritu nintzen Jaurlaritzan euskal diaspora gaietan lan egiten Kanpoan den Komunitatearentzako beka batekin eta hor aukera izan nuen Estatu Batuetan in situ bisitatu eta ikastaro batzuk emateko Rhode Island, Chino (Kalifornia) eta Coloradoko euskal etxeetan. Euskal etxe txikiagoak dira eta beste lagun batzuekin batera goseak geratu ginen Jaialdi bezalako elkarretara – tze handi bat dastatzeko. Eta balan – tzea ezinhobea izan da, konpletoa. Espektatibak bete ditugu. Gure artean euskalgintzatik hurbilago eta urrunago geunden jendeak zeuden eta guztiak etorri gara harrituta. Anitza izan da, Euskal Herriko hainbat alor topatu ditugu, laupabost egunetan Boisen elkartu eta nahastuta. Euskal Herrian urrutitik ikusten dituzun idazle, kantari, politikari eta ordezkariak eskueran eta hurbilean zeuden. Gu bisitariak ginen eta bertako euskaldunek eskuzabalik hartu gaituzte, beti prest lagun – tzeko eta esplikatzeko. Eta esango nuke hemen askotan handi gisa ikusten ditugun aldeak eta desberdintasunak handik txikiagoak ikusten direla. Errespetua oinarri izanik, giro hori eta elkarlanerako gaitasun hori hona ekartzea erabilgarri litzaigukeela uste dut.

Aniztasuna aipatu duzu.

- Nire ustez, euskal diasporaz hitz egiten dugunean errealitate anitz batez ari baikara. Mota askotako diaspora eta euskal etxeak daude munduan barreiatuta. Antzekoak, baina aldi berean desberdinak dira esaterako New Yorkeko Eusko Etxea edo Pariseko Eskual Etxea. Europan, adibidez, Paris batean edo Bartzelona batean Euskal Herriko gazteak ibiltzen dira joan – etorrian Euskal Herriarekin zuzeneko harremanean. Argentinan eta beste herrialde batzuetan, berriz, euskal etxe handi eta historikoak daude; edo Estatu Batuetako New England – en, esaterako, bertako jai – alaiean pilotari izatera joandakoak eta euren ondorengoak biltzen dira, koadrila moduan ia. Baina istorio diferenteak Euskal Herrian ere ematen dira. Diasporan, ordea, euskal etxe berera biltzen dira eta gauza dira elkar errespetatzeko. Gertatzen da, aldi berean, Diasporan joera dagoela Euskal Herria idealizatzeko; eta Euskal Herrian diaspora idealizatzeko. Horregatik da inportantea hemengoek eta hangoek elkar ezagutzea, Gaztemundu bezalako gazteentzako programekin, baina baita bestela ere, trukeak, birtualak zein fisikoak, sustatuz eta areagotuz.

Ez zaitugu komentzitu behar gure diaspora Euskal Herriko parte dela esatearekin.

- Gure diaspora hor dago eta hor egon da gure historian zehar, presente eta aktibo gure artean. Askotan jendea ez da konturatzen Euskal Herrian guztiok izan dugula osaba, birraitona edo birramona edo arbasoren bat Euskal Herritik atera zena eta emigrante izandakoa. Euskal Herriko aberastasunetako asko, historian, indianoek ekarritakoak izan dira, munduratu ziren euskaldunek ekarriak. Gure harremana munduarekin aspaldikoa da, hor ditugu Ipar Ameriketako artzainak, edo Australiako kainabera – moztaileak edo Argentinako letxeroak… Gure jendeak historia egin du eta aitzindari izan da Kanadan, eta hor ateratzen dira San Juan ontzia bezalako lekukotasunak. Uste dut gure diaspora eta pauso horiek hobeto behar ditugula ezagutu, eta didaktika bat antolatu behar dugula memoria ez galtzeko. Gure memoria gordeta, gainera, beste begi batez ikusiko ditugu gaur egungo emigrazioaren errealitateak. Gu ere emigranteak izan gara eta asko zor diegu gure emigranteei. Gu ere ibili izan gara portuetan, itsasoan, geltokietan arrotz eta noraezean, ahuldadean eta besteen menpe. Agian gauza batzuei buruzko ikusmoldea aldatzen lagunduko liguke telebista irudietan ikusten ditugun horiek gu garela jakiteak.

Bidaiatzea, begiak zabalik bidaia – tzea, garrantzitsua da zuretzat.

- Nik beti gomendatzen dut norberaren formakuntzaren eta hazkundearen lagungarri bezala; aukera baduzu, hizkuntzak ikastea, ingelesa bereziki, baina baita ere frantsesa, adibidez, Euskal Herrian mintzo den hizkuntza baitugu, inportantea da niretzat. Arazoak arazo eta egun, gazteen artean bereziki, bizi dugun langabezia tasa handiarekin agintari batzuek kanpora ateratzeko proposamena egiten dute, eta hori ez da “orosendagarria”. Kanpoan ere gauzak ez dira errazak eta beharrak eraginda lan bila ateratzen bazara, egoera zaila eta konplikatua ere izan daiteke. Baina hor ere, euskal etxeek lan polita egin dezakete kanpora ateratzen diren gure gazteentzat, sostengu – programak prestatuz eta euskal etxeen bidez gauzatu edo egikarituz. Nire ustez, euskal etxeen sarea baliatu beharra dugu, behar berriei egokituz eta ausardiaz Euskal Herriko luzapen gisa erabiliz.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)