Paradisu bila
Berria, , 01-09-2015Siziliako hondartza batetik Amerikako beste hondartza batera heldu nahi dute, horretarako ordaindu diote arrainontzi txikiko patroiari. «Egun ziurra ezin dizuet zehaztu. Eman dezagun itsasoa haserre dela, eman dezagun itsasertzeko guardia zain dagoela.. […] Amerika jotzea da kontua», diotse patroiak itsasontziko tripetan gorde diren gizonezkoei. Egunsenti batez, hondartza eder batean uzten ditu patroiak: Amerikan zaudete! Gizonen pozak artean ez daki Siziliatik Siziliara eraman dituela itsas-bidaiak. Leonardo Sciasciaren Itsaso ardo kolorea liburuko ipuinak hemengo hainbat kamiozalek Beobiako hegoaldeko partean uzten zituzten portugaldarren tragedia ere gogorarazten du: Frantzian zaudete!
Krudelkeriak hizkuntza guztiak dakizki.
Beharbada aurreratu berri duzun furgoneta hori krudelkeria beraren biktimez lepo doa, zerriak balira baino estutuago metatuta elkarren kontra, Paradisuan zaudete! entzuteko amorratzen.
(Puede haber caducado)