Getxoko Folk Jaialdian hasiko da Oskorriren azken bira
Euskal taldeaz gain, Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendal aipatu behar dira
El Correo, , 27-08-2015Oskorriren azken bira Getxoko Folk Jaialdian hasiko da. Irailaren 3tik 6ra ospatuko da bere 31. ekitaldia. Aurtengo egitarauan, euskal taldeaz gain, Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendal aipatu behar dira. Guztira, 11 kontzertu hartuko ditu jaialdiak eta baita kale banden desfileak eta landiketza eta kulturen aniztasuna bultzatzen dituzten jarduerak ere.
Ohi denez, Areetako Geltokia plazan izango dira saio nagusiak 21:00etan (igandean, 20:00etan) eta arratsaldeko saioak, plazaren ondoko aparkalekuan, 19:00etan (igandean, 18:00etan). Bertan ere Munduko Terrazako kontzertuak (23:00etan) zein haurrentzako saioa izango dira. Horiez gain, jarduera anitz egongo dira Folk Getxon, esaterako zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderen eta elkarteren postuak bilduko dituen Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azoka, hainbat herritako platerak eskaintzen dituen Munduko Terraza eta kale banden desfileak.
Agertoki nagusiko saioetako lehendabiziko kontzertuan ikuskizun flamenko musikaren ahots garrantzitsuenetariko bat ariko da, Estrella Morente, hain zuzen ere. Getxora “Autorretrato” ikuskizuna dakar, eta horretan erritmo anitzak eskaintzen ditu ikuspegi berritzailea, sofistikatua eta egungoaz baliatuta. Bigarren egunean, Goran Bregovic etorriko da Getxora. Balkanetako jai – erritmoen maisua ezkontza – eta hileta bandarekin ariko da doinu mordoa nahasten dituen fusio ikuskizunean.
Jaialdiaren erdialdean zelta – musikaren arloko talde esanguratsuenetariko bat jardungo da, Gwendal banda bretoia, alegia. Oraingoan, beste gonbidatutako artistekin ariko da eta Getxoko saioa grabatuko da taldearen disko berrirako. Saio nagusien eskaintza borobiltzeko, Oskorrik itxiko du. Euskal musikaren talde ospetsuena “Hauxe da despedidia” biran dabil buru – belarri eta Getxorik pasatuko da zaleei agur esateko, zenbait hamarkadaz ibilbide arrakastatsua osatu ondoren.
Arratsaldeko kontzertuetan (19:00etan), ikusleek askotariko programaz gozatu ahal izango dute, Vrienden asturiar bandaren fusio – folkean hasita, Mikel Markez kantautoreak eta Aire Ahizpak a cappella ahots – hirukotearen arteko elkarlanean amaitu, tartean Salaoren flamenkoa eta Andrés Penabad akordeoi jotzailearen galiziar folk berria daudela. Bestalde, saio nagusiak amaitu ondoren Munduko Terrazako kontzertuak hasiko dira. Bertan ariko dira Moxie, folk irlandar berriaren erakuslea, berritasunez beteta eta freskagarria, eta Raúl Rodríguez, flamenkoa eta doinu kubatarrak uztartu dituena berak asmatutako tresnaz baliatuta, tres flamenkoa, hain zuzen.
Jaialdiaren musika egitaraua Abeltxuriak taldearen haurrentzako saio didaktikoaz eta kale banden desfileez osatuko da. Horretaz gain, ez dira faltako Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azoka eta Munduko Terrazaren gastronomia eskaintza anitza. Azken jarduera horiek zenbait GKEk, bertoko elkartek eta udaleko Garapenerako Lankidetza arloak eta Kultura aniztasun eta immigrazio zerbitzuak antolatuta daude.
(Puede haber caducado)