IMMIGRAZIOA
Asilo eskatzaileentzako politika bateratua eskatu dute Merkelek eta Hollandek
Errefuxiatuak erregistratzeko guneak "berehala" zabaltzeko galdegin die Berlinek Italiari ta Greziari.
Berria, , 25-08-2015Azken asteetan Mediterraneoan zehar Europara heldutako milaka etorkinek, mahai gainean jarri du immigrazioaren krisia. Horiek hala, larrialdiko bilera egin zuten atzo Frantziako presidente François Hollandek eta Alemaniako kantziler Angela Merkelek. Aurrez aurrekoak, ordea, ez du ezustekorik eman.
Bi buruzagiek kuota sistema betetzearen beharra nabarmendu dute, eta asilo eskatzaileentzako politika bateratu bat sortzeko eskatu diote Bruselari. “Schengen eremuak estrategia bateratua behar du, elkartasunean oinarritua eta zentzuzkoa”, adierazi du Hollandek.
Merkelek, bere aldetik, gogorarazi die Italiari eta Greziari lehenbailehen zabaldu behar dituztela Bruselarekin adostutako erregistro guneak, eta horiek sortu eta kudeatzeko laguntza eskatu die Europako gainontzeko estatuei. Horretaz gain, “estatu seguruen zerrenda berrikusteko” ere eskatu dio kantzilerrak EBri, asilo eskaerak murrizte aldera.
Azken aukera
Iturri ofizialek azaldu dutenez, atzo 2.000 pertsona inguru sartu ziren Serbiara Hungariatik. Aurreko egunetan baino gehiago.
Hungariak datozen egunetan amaituko du metro eta erdiko altuera duen txantxarrezko hesia Serbiarekiko mugan, eta hura amaitutakoan milaka izango dira noraezean geratuko diren etorkinak. Ondorioz, iheslariek azken egunok baliatu nahi dituzte Serbiara zeharkatu eta handik Alemania, Suedia edo Austriara joateko.
(Puede haber caducado)