Elita Edehek sei hilabete igaro ahal izango ditu Estatu frantsesean

Gara, NAIZ, 20-08-2015

Elita Edhe gazte nigeriarraren kanporatze agindua bertan behera uztea erabaki du prefekturak, sikiatrak bizitakoa eta gero «traumatismoa» duela ondorioztatu eta gero. Atxikitze zentrotik irten da gaur eguerdian eta sei hilabetez Estatu frantsesean bizitzeko baimena eman dio.

Pirinio Atlantikoko prefekturak urruntze neurria «ez gauzatzea» eta erretentzio neurria ezeztatzea erabaki du, ohar baten bidez argitu duten moduan. Modu honetan, Elita Edehek Estatu frantsesean sei hilabete igarotzeko baimena izanen du, La Cimade elkartearen arabera.

Horren eraginez Hendaiako erretentzio zentrotik gaur eguerdian atera da, non uztailaren 24tik atxikia zegoen. 

Baionako epaiak asilo politikoa ukatu ondoren, nigeriarrak sikiatra bat ikusi zuela eta honek «traumatismoa» zuela ondorioztatu zuela, bizitako esperientziak zirela – eta.

Azterketa honen emaitzak ikusita, prefekturak «arrazoi humanitarioengatik» gaztea askatzea erabaki du «artatua izateko», La Cimadek argitu duenez. Elkarteak, hala ere, tarte hori «ez dela nahikoa» adierazi du, nigeriarraren patologia ongi tratatu nahi baldin bada behintzat. 

Gainera, sei hilabeteren buruan kanporatua izanen dela ohartarazi dute.

Elkarteak «homosexualitatea eta homofobia ezin direla zigortu» azpimarratu du eta torturak eten egin behar direla exijitu. «Giza eskubideen kontrako erasoak salatuko ditugu eta biktimen alde lan eginen dugu», gehitu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)