Immigrazioa

300 etorkin zeramatzan ontzi bat atzeman dute Italiako kostazainek

Berria, , 19-08-2015

Iturri ofizialen arabera, onik daude erreskatatutako guztiak. Siziliatik 150 miliara atzeman dute Italiako kostazainek itsasontzia. Onik atera dituzte bertan zihoazen 300 pertsonak.
Urtea hasi zenetik 104.000 etorkin heldu dira Italiara. NBEren datuen arabera, 264.000 lagunetik gora dira urtarriletik hona Mediterraneoa zeharkatuz Europara heltzen ahalegintzen direnak. Horiek hala elkartasunerako deia egin dui: “Larrialdi egoeran gaude. Hori dela eta Europako Batasuneko estatu kideek laguntza eskaini behar diete etorkin gehien jasotzen dituzten herrialdeei”.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)