Askatasunen epailearen aurretik pasatuko da gaur

Berria, , 18-08-2015

Baionako auzitegira ekartzekoa dute Elita Edeh gaur goizean, Askatasunen epailearen aitzinetik pasatzeko. Ohiko prozedura da hori, atxikitze zentro batean 25 egun iragan ostekoa —uztailaren 24tik da Hendaian—. Epaileak askatzea erabaki dezake, ala ez; dena den, Frantziako Estatuan gelditzeko debekuarekin segituko luke Edehek. Cimade elkarteak Europako Giza Eskubideen Auzitegira ere jo du erabaki hori aldarazteko, baina erantzunik gabe segitzen du mementoko. Paueko auzitegian ere Frantziako Estatuan gelditzeko baimena eskatu zuen Cimadek, baina auzitegiak atzera bota zuen atzo eskaera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)