Eskuin muturreko alderdi baten sinadura dute ELAren egoitzan eginiko mehatxuek
Berria, , 18-08-2015RUÑEA. Democracia Nacional alderdiaren gazte erakundearen (DNJ Democracia Nacional Joven) sinadura daramate ELA sindikatuaren Iruñeko egoitzan atzo azaldutako mehatxuek: Etarra muerto Español contento eta Pollo te lo merecías diote pintaketek. Antzeko gertaerak salatu zituen sindikatuak 2013an. Bi asteburutan azaldu ziren pintaketak: svastikak margotu zituzten ELAren egoitzan eta Gurutze Plazako Ikastetxean. Pintaketak ikertzeko eskatu zuen EH Bilduk; orduko gobernuak ikerketa abiatu zuen, baina ohartarazi «oso zaila» dela margoketak nork egiten dituen jakitea.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)