Giza eskubideak

Frantziak asiloa ukatu dio Nigerian kartzela arriskuan dagoen lesbiana bati

Berria, Saioa Alkaiza Guallar, 14-08-2015

Hendaiako atxikitze zentroan dago preso 26 urteko gaztea. Herrira itzuliz gero, hamalau urteko kartzela zigorra izango luke. Uztailaren 24tik dago Elita izeneko emakumea Hendaiako zentroan. Nigeriako Enugu herritik joan zen ihesi, auzoak haren bikotekidea harrapatu, eta herriko plazan gasolina eta gurpilekin erre eta hil ostean. Haiekin ziren beste bi emakume lesbianak atxilo hartu zituzten orduan, eta espetxeratuta daude egun.
Orain, Cimade elkarteak Europako Giza Eskubideen Auzitegira joko du, deportatu ez dezaten.
«Gaur Nigeriara itzultzen bada, badakigu zer izango duen: hamalau urteko kartzela zigorra, irainak, torturak…», adierazi du asteon Francisco Sanchez Rodriguez Cimade elkarteko langileak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)