SOS Arrazakeriak magrebiar bat Donostiako taberna baten diskriminatua izan zela salatu du

Gara, NAIZ, 12-08-2015

Aste Nagusiko lehen gauean, Donostiako lokal batean arrazakeria diskriminazio bat eman zela salatu du SOS Arrazakeriak. «Oinarrizko eskubideen errespetua eta pertsonen dignitatea ezin da igaro onartze eskubidearekin, eta inor ezin dute diskriminatu bere jatorriagatik pubikoki irekita dagoen lokal batean».

Magrebiar jatorriko pertsona bati Donostiako taberna batean sarrera galarazi ziotela salatu du SOS Arrazakeriak. Larunbat gauean, Aste Nagusiko lehen egunean, lokal batean «diskriminazioa» jasan zuela salatu du elkarteak.

Ohar baten bidez «elkarbizitza errespetatu eta jatorri desberdineko pertsonenganako diskriminazioa alboratzea» eskatu du. Kasu honetan, gaueko lokal bat izanik, «onartze eskubidean babestu arren diskriminazio kasu argi» bezala definitu dute.

«Bere jatorria dela – eta debekatu zioten lokalean sartzea», azpimarratu dute. Era berean, justiziarengana jotzea eztabaidatzen ari direla gaineratuz. «Oinarrizko eskubideen errespetua eta pertsonen dignitatea ezin da igaro onartze eskubidearekin, eta inor ezin dute diskriminatu bere jatorriagatik pubikoki irekita dagoen lokal batean», gehitu dute.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)