Eskuina, orain hamar urteko neurriekin

Berria, Adrian Garcia, 04-08-2015

Sozialistek aurkeztutako lege proposamena ez da giza eskubideen defendatzaileen gustukoa, baina Errepublikanoak —lehen UMP— alderdia ere haserrearazi du. Hamar urte atzera egin, eta neurri are murriztaileagoen alde egin du eskuinak, «immigrazio masiboari» aurre egiteko. Sarkozyren garaiko legeak proposatu dituzte.

Immigrazio kuotak jarri nahi ditu eskuinak, dagoeneko herrialdean lanean dauden senitartekoen etorrera mugatzeko. Kontrara, etorkin «kualifikatuentzako» alfonbra gorria ezarri nahi dute. Halaber, Errepublikanoek nahi dute jatorrizko herrialdeetan «integrazio aurre kontratu bat» egitea, eta etorkinei laguntza sozialak mugatzea, «iruzurrak saihesteko».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)