Migratzaile bat hil da Mantxako tunelean, eta segurtasuna indartu du Frantziak

Berria, , 30-07-2015

PARIS. Migratzaile bat hil da, Mantxako kanala zeharkatzen duen ur azpiko tunelean kamioi batek harrapatuta. Frantziako Poliziaren arabera, 500 bat migratzaile saiatu dira Erresuma Batura igarotzen tunelean barrena. Sudango herritarra da hildakoa. Azken bi hilabeteetan, bederatzi lagun hil dira Frantziaren eta Erresuma Batuaren arteko muga igaro nahian. Calaisko portuko lan gatazkaren ondorioz, migratzaileek Eurotuneleko bidea lehenetsi dute. Gobernuak polizia gehiago hedatu ditu Calaisera. Parisen arabera, 3.000 bat migratzaile daude.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)