Oi, Europa
Berria, , 28-07-2015Oi, Europa, elkartasunaren ispilu, eskuzabaltasunaren eredu, giza eskubideen inspiratzaile, zibiltasunaren iparrorratz, berdintasunaren galga, anaitasunaren sinbolo, askatasunaren bandera, non daude, non, hire printzipioak, oi Europa osatzen duzuen nazioak, hain harroak diruaren aurrean eta hain harro ahaltsuak ahularen, behartsuaren eta non babesik hartu ez daukanaren aurrean, non gorde dituzue, non, zuen etxeetako giltzak ateak hain irmo ixteko Siriako, Irakeko, Eritreako gerretatik datozen iheslariei, oi, Espainia, ahaztu egin al zaizkik edo ez al dituk gogoratu nahi hire gerraren kausaz zezen-larrutik ihes egin behar izan zuten hire milaka eta milaka seme-alabek nola jaso zuten besarkada elkartasunezkoa mundu zabaleko bazterretan, nola haiz hain zekena gogoz kontra onartzeko mila eta hirurehun iheslari baino ez eta ez Bruselak asignatutako lau mila… Oi, Europa, zein mizkintasun zeken ezkutatzen du hire ustezko handitasunak?
(Puede haber caducado)