Serbiako mugan, Hungaria hasi da harresia eraikitzen
Berria, , 14-07-2015BUDAPEST. Hungariak atzo hasi zituen Serbiako mugaldea migratzaileei ixteko harresia eraikitzeko lanak. Harresiaren 150 metroko «eredu bat» hasi dute Moralahomen 23 soldaduk, baina guztira 175 kilometroko harresia eraiki nahi du Viktor Orbanen gobernuak, lau metro arteko garaierakoa. Aurten, 78.000 asilo eskatzaile iritsi dira Hungariara, eta horietatik 77.600, Serbiatik.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)