gasteizko udala

Arrazakeriaren kontrako adierazpena sinatu dute Gasteizen PPk ez beste alderdi guztiek

Berria, , 26-06-2015

Xenofobiaren kontra ez ezik, fracking – aren eta Garoñako zentral nuklearraren kontra sinatu dute. Emakumeen eskubideen aldeko konpromisoa ere izenpetu dute. Gasteizko Udaleko ia alderdi guztiek sinatu dute Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren printzipioei jarraiki osatu duten sei puntuko adierazpena. EH Bilduk, EAJk, PSEk, Hemen Gaudek eta Irabazik izenpetu dute adierazpena; PPk ez du sinatu.
Deklarazio horren arabera, alderdi guztiek arrazakeriaren kontrako konpromisoa hartu dute, eta erabat baztertu dute “alderdi interesen mesedetan migratzailearekiko beldurra sustatzea”. Oinarrizko errentaren alde egin dute, eta, aldi berean, iruzurraren kontrako konpromisoa hartu dute.
Ingurumenaren zein emakumeen eskubideen aldeko konpromisoak ere jaso dituzte adierazpenean. Besteak beste, fracking – aren eta Garoñako zentral nukleararen kontrako jarrera agertu dute adierazpenarekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)