MIGRAZIOA
Migrazio mafien aurkako misioaren lehen fasea onartu du EBk
Berria, , 22-06-2015“Trafikatzaile sareen” aurkako operazioa martxan jartzea onartu zuen Europako Batasunak maiatzean. Europako Batasuneko Atzerri ministroek maiatzean onartutako operazioak hiru fase ditu, eta horietatik lehena abiatzea onartu dute orain. EUNavfor Med misioaren zeregina izango da informazioa trukatu eta itsasoan patruilatzea.
Iragan astean adostu zuten neurria enbaxadoreek, eta ministroek ez dute gaurkoan gaiaz eztabaidatu. “Argi dago jomuga ez direla migratzaileak, aberasten ari direnak baizik”, esan du Federica Mogherini Europako Batasuneko diplomazia buruak.
Mogherinik gogorarazi du EBren estrategia “zabalago” baten parte dela neurri hori, eta migratzaileen jatorrizko herrialdeei erreparatzeko eskatu du, bertako baldintzak hobetzeko.
Batasuneko iturriek azaldu dute operazioaren lehen faseak ez duela Nazio Batuen Erakundearen edo Libiaren oniritzirik behar. Operazioaren beste bi faseak “trantsiziorako baldintzak” daudenean abiatuko dituzte, Mogheriniren esanetan.
Urteko lehen lau hilekoan ia 2.000 etorkin hil dira Mediterraneoan.
(Puede haber caducado)