Getxotik Urkiolarako Kulturen arteko Martxan izena emateko epea, zabalik

Bertakoen eta atzerritarren arteko guneak sortzea da ekimenaren helburua

El Correo, elcorreo.com, 19-06-2015

Lagun Artean, Itxas Argia, Egizu, eta Etorkinen Plataforma Federazioak antolatutako Getxotik Urkiolarako IV. Kulturen arteko Martxan izena emateko epea irekiko da gaur. Txangoa datorren uztailaren 5ean izango da eta Getxoko Udalaren laguntzarekin antolatu dute aipaturiko elkarteek.

Antolatzaileek azaldu dutenez, bertakoen eta atzerritarren arteko guneak sortzea da ekimenaren helburua, elkar ezagutzeko eta egoteko, kasu honetan, euskal kulturatik, bere mitoetatik eta kondairetatik eta beste kultura batzuetakoetatik ere bidaia egingo duen txangoaren bitartez. Aurrekoetan bezala, jarduera eta dinamika desberdin batzuk izango dira eta txangoa abiatuko den tokietako toponimiari ere arreta berezia eskainiko diote.

Antolatzaileek doako autobusa jarriko dute parte hartzaileentzat. Goizean goizetik aterako da Algortako Geltokia plazatik, eta Areetako Geltokia plazan ere geldituko da jendea hartzeko. Izen – ematea intcultural@lagungt.org helbidean edo 658 360 292 / 944 404 671 telefonoetan egin daiteke.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)