Hungariak Serbiarekiko muga itxiko du, etorkinei herrialdean sartzen ez uzteko
Berria, , 18-06-2015
Hungariako Gobernuak jakinarazi du agindua eman duela Serbiarekiko muga ixteko —hegoaldean—, etorkinei sartzea debekatzeko. Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, 175 kilometroan lau metroko garaierako hesi bat jarriko du. Gehienbat Afrikako, Asiako eta Kosovoko milaka etorkinek Serbiatik Hungariara gurutzatzen dute muga, Europako Batasuneko beste herrialdeetara iristeko.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)