Elkar-ekin taldeak antolatuta, Aniztasun Topaketak burutuko dira Azpeitian
Gaur, asteazkena, eta bihar, hainbat ekitaldi burutuko dituzte
Diario Vasco, , 27-05-2015«Aniztasuna gure herriaren ondareetako bat da gaur egun. Aniztasunak aberatsago egiten du herri hau, pertsona, kultura eta jakintza berriak dakartzalako Azpeitira. Zentzu horretan, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu izango diren ekimenetan parte hartzera». Hala azaldu dute Elkar – ekin taldeko kideek gaur, hilak 27 eta bihar bitartean herrian burutuko diren Aniztasun Topaketen inguruan.
Hainbat ekimen antolatu dituzte eragile desberdinekin elkarlanean. Hala, gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, udal liburutegiaren laguntzarekin, arabierazko ipuin kontaketa egingo da, Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastolako ikasleen eskutik.
Ostegunean, maiatzak 28, programazio zabalagoa aurreikusten da. 18:30ean hasita, Nepaleko ipuinak kontatuko zaizkie haurrei eta gerturatu nahi duten guztiei. Iturri – txiki ludotekan izango da ipuin kontaketa saioa.
Jarraian, 20:00etan hasita, munduko janari desberdinen dastaketa egingo da, Plaza txikian. Azkenik, 21:30ean, Nimba musika taldeaz gozatzeko aukera izango da, Plaza Txikian, Senegal, Ginea eta Zumaiako musikarien eskutik.
(Puede haber caducado)