250 lagun Getxo Anitza Topaketan

Hurrengo edizioa azaroaren 22 ospatuko da

El Correo, elcorreo.com, 26-05-2015

Getxo Anitza Topaketaren lehenengo edizioa ospatu zen joan den larunbatean, maiatzaren 23an, eta 250 bat lagunek parte hartu zuten, Fadurako antzinako garagardotegian, Getxoko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Egizu elkarteak, Getxoko Etorkinak Plataforma – Federazioak eta Getxoko Udalak antolatuta, topaketaren helburua kultur artekotasunaren, aniztasunaren eta elkarrekintzaren aldeko apustua egiten duten getxotarrei udalerrian biltzeko eta ospatzeko gunea eskaintzea izan zen.

Jardunaldiaren goiburua ‘Do One Thing for Diversity and Inclusion’ (Egin zerbait aniztasunaren eta gizarteratzearen alde) izan zen, eta ‘Bizilagunak – aldameneko familia’ programaren barruko jarduera izan zen, bertoko eta atzerriko jatorria duten familiek urtearen amaieran bazkari bat partekatzera animatze aldera. Hurrengo topaketa azaroaren 22an izango da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)