Hegazti migratzaileen ginkana haurrentzako
Diario Vasco, , 24-05-2015Euskal Kostaldeko Geoparkearen Astea ospatzeko, hilaren 29an, ostirala, 8 – 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ‘Hegazti migratzaileen ginkana’ antolatuko dute Algorri Interpretazio Zentroan arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Algorritik hasita Santiago hondartza aldera oinezko irteera egingo da. Haurrak bost taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak lau froga gainditu beharko ditu hegaztien ezaugarri batean oinarrituta. Informazio gehiago zentroan, info@algorri.eu helbidean edo 943 143100 zenbakira deituz.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)