Zarauztik Mundura jaiaren baitan, afari herrikoia

Maiatzaren 29an herrialde ezberdinetako jakiak dastagai izango dira eta edonork hartu dezake parte

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 21-05-2015

zarautz – Iaz bezala, aurten ere afari herrikoia antolatu du Zarauzko Udalak, Zarauztik Mundura kultura arteko jaiaren egitarauaren baitan. Maia – tzaren 29an izango da aurten, eta afari honen helburua jatorri ezberdinetako zarauztarrek elkar ezagutzea da, horretarako, egun horretan gastronomia aitzakia hartuta.

Zarauzko Udalak, herritik mugitu gabe munduko leku ezberdinetako jakiak dasta – tzeko aukera paregabea eskaini nahi du. Hala, besteak beste, Argentina, Txile, Paraguai, Bolivia, Peru, Venezuela, Kolonbia, Dominikar Errepublika, Nikaragua, Sahara, Senegal, Errumania, Guatemala eta Pakistango jakiak izango dira dastagai hurrengo ostiralean.

Afaria irekia da, edonork eman dezake izena. Hori bai, parte hartu nahi duenak bere herrialdeko plateren bat eraman beharko du, eta horren trukean jasoko ditu afaritarako txartelak. Elkar ezagutza bultzatzeko binaka eseriko dira parte – hartzaileak, herrialdeak nahastuz.

erakusketa Bestalde, Zarauzko jatorri aniztasuna aldarrikatu eta ospatzeko herriko ikastetxeetako zortzi eta bederatzi urteko ikasleek egindako marrazkiak egongo dira ikusgai herriko merkatu plazako lehendabiziko solairuan (erakusketa aretoan). Atzo zabaldu zuten ekimena eta datorren maiatzaren 29ra arte, afaria ospatzen den egunera arte, izango da erakusketa bisitatzeko aukera. – A.L.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)