«Elkarbizitza eta aniztasunaren gaiak joko politikotik at gelditu behar dira»

Diario Vasco, , 15-05-2015

Meskitaren baimen eskaeraren inguruan, atzo eguerdian, udal gobernuak idatzia bidali zuen komunikabideetara. Dioenez, astelehenean, udal gobernuak bozeramaileen batzordea deitu zuen, sortutako egoeraren aurrean hitz egiteko eta elkarrekin adierazpena adosteko. Bileran PSE – EE, Azkoitia Bai eta Bildu ordezkariak izan zirela eta «garbi gelditu zen elkarbizitza eta aniztasunaren gaiak joko politikotik at gelditu behar direla eta gai horiekiko kordioa ezinbestekoa dela».

Adierazpena

Landutako adierazpenak dioenez, «momentuan Bildu eta Azkoitia Bai udal taldeek sina – tzen dugu. EAJ eta PSE – EE taldeen erantzunaren zain jarrai – tzen dugu»; eta besteak beste; Bildu eta Azkoitia Baik «elkarbizitzarako deia egiten diegu herritarrei. Jatorri ezberdineko azkoitiarrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diote gure herriari, eta balio horiek sustatzen jarraitu behar dugu».

Udalak herritar guztien eskubideak bermatzeko bete beharra daukala eta kasu honetan ere hala egingo duela dio eta herritar orok duela legeak behar bezala betez gero (dagozkion baldintza teknikoak betetzen baditu, noski), lokal batean jarduera eta obra baimena jasotzeko eskubidea.

Idatziak dio ere, «Udalak uneoro izan ditu ateak irekita, eta orain ere hala ditugu. Auzotarrek edo beste edozein herritarrek gai honen inguruan galdera, zalantza edo kezkaren bat baldin badu».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)