UKIPek ez du onartu Farageren kargu uztea, eta hark buruzagi jarraituko du

Berria, , 12-05-2015

LONDRES. Erresuma Batuko bozetan UKIPek ordezkari bakarra lortu zuen Westminsterrerako, eta Nigel Farage buruzagiak dimisioa eman zuen. Alderdi xenofoboak, baina, arrakastatzat jo du lau milioi boto lortu izana, eta ez du onartu Farageren kargu uztea. Horregatik, atzera egin eta buruzagitzan jarraitzea erabaki du hark. Europako Batasuneko erreferendumean Farage kanpaina buru izatea nahi du UKIPek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)