Otuyaren eta Rebolloren senideei elkartasuna agertu diete feministek

Berria, , 23-04-2015

BILBO. Ada Otuya eta Jenny Rebollo gogoan izan zituen atzo mugimendu feministak Bilbon, Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Juan Carlos Aguilarren aurkako epaiketaren laugarren saioan, akusatuak grabatutako bideoak ikusi zituzten atzo: konorterik gabe dauden emakumeak bortxatzen ageri da Aguilar, eta irudietako batean andrazko bat jo zuela ikus daiteke. Gaur da amaitzekoa epaiketa: aldeek zigor eskaerak berretsiko dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)