Kamerarik gabe

Guztion ardura

Deia, Maddalen Iriarte, 23-04-2015

aPARTEKO erronka dute gaur Europar Batasuneko gobernu eta estatu buruek, Mediterraneoko migratzaileen auziari irtenbide eraginkorra aurki – tzeko. Ez da gai hau dela eta biltzen diren lehen aldia eta ez litzateke oso harritzekoa ere, amaieran, eztabaida zenbait tarteko, aurrekoetan bezala erabaki eraginkorrik ez har – tzea. Azkena bildu zirenean hirurehun pertsona ziren hildakoak. Gaur ia mila dira. Amnesty International erakundeak emandako datuen arabera, aurten, iaz epe berean baino ehun bider hildako gehiago kontatu dira, baina edozein kasutan, eta zifrak eten gabe gora egin arren, azken urteotan beti ehunka pertsonez hitz egin behar izan dugu tragedia marraztu dugunean. Eta hala ere baliabideak murriztu eta beste alde batera begiratu izan du Europak, herrialdeen arteko eztabaida, batez ere hegoaldeko eta iparraldekoen artekoa galga indartsua izan delarik.

AIk lehentasuna mugetan jar – tzea egozten dio Europar Batasunari eta pertsonak ahaztea, murrizketak egin izana itsasoan galtzen diren pertsonak erreskatatzeko, mafiak suntsi – tzeko. Europar Batasunak erabaki beharko du lehenik eta behin tragedia humanitarioari nola aurre egin, nola ekidin milaka pertsona hiltzea. Erabaki beharko du zer egin mugekin, argi baitago mugak atzeratzeak, indartzeak, harresi bihurtzeak, ez duela arazoa konpondu. Europar Batasunak erabaki beharko du, afrikarrak euren herrietan bizi ahal izateko orain arte egindakotik zer aldatu behar den sustraitik eta bitartean ze bide zabaltzen dituen, arrazoi ezberdinak tarteko, euren herrialdeetan bizi ezin duten gizon, emakume eta haurrentzat. Halako ikaragarrikeriak gertatzen direnean jar – tzen gara alertan eta itsasoak irensten dituen ehunka pertsona horien zoriaz sarriago galdetu behar genioke geure buruari. Gaur Europak ezer eraginkorrik erabakitzen ez badu, Europa gu garela ohartu behar dugu. Europa gu danok gara eta burua beste alde batera jiratzearekin XXI. mende honetako esklabotzari bide ematen baino ez gara ari.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)