Gasteizko Udalak bere egin ditu Gora Gasteiz taldearen aldarriak, PPk salbu

Berria, , 22-04-2015

GASTEIZ. Gora Gasteiz taldeak aurkeztutako mozio bat onartu zuen atzo Gasteizko Udalak. PPk ez beste indar politikoek babestu zituzten plataformak larunbateko jaialdiaren harira egindako aldarrikapenak. Udal gobernuari eskatu diote utz diezaiola «jatorriaren arabera» herritarrak «estigmatizatzeari», eta lehenetsi ditzala eskubide kulturalak. Javier Maroto alkateak ez zuen eztabaidan parte hartu; Gora Gasteiz-en agurra «batasunazaleen topalekutzat» jo zuen astelehenean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)