Mundua

Laurehun etorkin galdu dira Mediterraneoan

Berria, , 15-04-2015

Astelehenean urperatu zen itsasontzi bat, 550 etorkin inguru zeramatzala. Save The Children erakundearen arabera, adingabeko asko daude desagertuen artean. Libiako kostaldetik irten ziren joan den astelehenean 550 etorkin inguru itsasontzi batean, eta haietako 400 galduta daude itsasontzia urperatu eta gero. Italiako kostazainek 114 lagun erreskatatu dituzte bizirik.
BBCren arabera, bederatzi hilotz inguru jaso dituzte jada. Save The Children erakundeak esan du adingabeko asko daudela desagertuen artean.
1.500 lagun onik iritsi dira
Azken orduotan, 480 etorkin onik iritsi dira Palermora (Italia). Eta atzo, beste 1.169 etorkinek erdietsi zuten Italiako kosta. Ostiralaz geroztik ia 7.000 etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoan.
Etorkinen harrerari buruz eta itsasoko segurtasunari buruz hitz egiteko, bilera deitu du datorren astearterako Sergio Mattarella Italiako presidenteak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)