Kultur aniztasun plana egiten ari dira Lekeition

Apirilaren 21ean egingo dute hirugarren saioa, elkarbizitza egitasmorako ildo nagusiak zehazteko

Deia, , 13-04-2015

Lekeitio – “Kultur aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko oinarriak adosten eta ezartzen” hasiak dira Lekeition azken asteotan. Hausnarketa fasean murgilduta, Udalak herritarrekin batera diseinatuko ditu elkarbizitzan eragiteko egitasmoa. Horretarako bilera bat hitzartu dute, apirilaren 21ean egngo den batzarrean.

Hiru izan dira egindako bilerak. Lehen bi horietan “kultur aniztasunari buruzko hausnarketa eta Lekeitiorako plana zehazteko talde – dinamikak egin ziren”, Udaleko bozeramaileek azaldu dutenez. “Hausnarketan zurrumurruak, aurreiritziak eta estereotipoek gizartean eta pertsonongan duten eraginaz aritu ziren, guztiok dugula zer landu ondorioztatuz”. Talde – dinamikak ezarrita, “identifikatutako zailtasunak abiapuntutzat hartuta”, udalerrian “elkarbizitzako plana osa – tzeko hainbat proposamen, ideia eta ekintza sortu ziren”.

Hausnarketa horren adibide izan ziren zenbait egitasmo egiteko proposamena. besteak beste, “kultur trukerako eta elkar ezagutzeko egunak, ekintzak eta espazioak antolatzea, herrira bizitzera heltzen diren pertsonentzako harrera prestatzea, kultur aniztasuna eta elkarbizitzaren gaia lantzen jarraitzeko leku bat zehaztu eta maiztasunez elkartzea izan ziren”.

Apirilaren 21eko hitzorduan “elkarbizitza planerako ildo nagusiak” zehaztuko dituztela aurreratu dute, “hurrengo urteetan herrirako oinarriak” markatuz. Izan ere migrazioaren ondorioak “kudeatzeko oinarrizko tresna” izango da kultur aniztasun plana, etorkizunerako “helburu eta estrategia” orokorrez gain, ekimenak finkatuko dituen lanabesa. – I.Fradua

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)