Arartekoak ijitoentzat justizia soziala eskatu du

Mendeetan zehar jasandako gizarte-bazterketa aitortu du Euskal Autonomia Erkidegoko eskubideen babesleak

El Correo, elcorreo.com, 09-04-2015

Arartekoak “justizia soziala” eskatu du ijitoentzat. Euren nazioarteko eguna atzo ospatu zela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko eskubideen babesleak mezu instituzionala bidali du komunitate honen egoera salatzeko, eta euskal gizartean berriro ere sartzea nahi duela jakinarazi du komunikatuaren bitartez. Izan ere, Arartekoak ijitoek mendeetan zehar jasan duten gizarte – bazterketa aitortu du, eta horretarako kultur ezberdinen arteko harremana bultzatzeko nahia adierazi du.

Euskadiko eskubideen babesleak azpimarratu duenez, badaude bertako gizartean parte – hartzaile izan nahi duten ijito ugari, eta hauen borrokak botere publikoak gidatu behar dituela esan du. Honela, euren aldarrikapenak aurrera eramatea askoz ere errazagoa izango litzateke eta. “Ijitoekin konpromiso handia daukago, mendeetan zehar jazarrita egon baitira. Jasan duten indarkeria jakinarazi beharko litzateke”, ziurtatu du Arartekoak.

Europa mailan segimendu handia izan zuen atzo ospatu zen Ijito Herriaren Nazioarteko Egunak. Ekitaldi ugari egin ziren honen inguruan, batez ere Hungarian eta Errumanian, baina baita Euskadin ere. Gipuzkoan, adibidez, Juan Karlos Izagirre alkateak, udal alderdi guztietako ordezkariekin batera, harrera egin die Rrom herriaren ordezkariei eta hiriko bandera eta ijitoena trukatu ditu ijitoen ordezkariekin. Halaber, dei berezi bat egin die komunikabideei, erantzukizun sozialez aritu dezaten ijito komunitatearen irudi soziala tratatzeko garaian. Erakundeei ere dei egin die, eraginkortasun handiagoz aplikatzeko gai honetako legeria eta ijitofobiaren kontrako borrokari lehentasuna emateko agenda politikoetan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)