Etorkinentzako harrera gida kaleratu du Azpeitiko Udalak

Bost hizkuntza desberdinetan prestatutako argitalpen horretan herriko zerbitzu eta baliabideak jasotzen dira

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 02-04-2015

Azpeitia – Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru – laguntzarekin prestatu duen etorkinentzako harrera gida aurkeztu zuen atzo udaletxean.

Eneko Etxeberria alkateak, Leire Etxaniz, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak eta Edurne Zubia, departamentu horretako teknikariak atzoko agerraldian jakinarazi zutenez, argitalpena “Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik detektatu zen behar bati erantzuteko prestatu da”. Izan ere, “gure herrira kanpotik zetozenek ez zekiten zer den Azpeitia eta are gutxiago zeintzuk dira herri honek dituen baliabideak eta eskaintzen dituen zerbitzuak”.

Orain, berriz, etorkinek guzti horren berri izango dute harrera gida honi esker. Argitalpena, “herrian erroldatzera etortzen diren guztiek jasoko dute, udaletxeko harrera bulegoan, hain zuzen ere”. Era berean, Udalaren web gunean ipiniko da “nahi duten guztien eskura egoteko”.

Argitalpena bost hizkuntza desberdinetan kaleratu da (euskaraz, erderaz, ingelesez, arabieraz eta kurdueraz); hizkuntza bakoitzean 500 ale prestatu direlarik.

Intereseko telefonoak, helbideak eta ordutegiak jasotzeaz gain, harrera gidan Azpeitiko historia, kultura, euskara, hezkuntza, kirola edo gizarte zerbitzuei buruzko azalpen zabalagoak agertzen dira, beti ere, “Azpeitira kanpotik ailegatzen diren herritar berrien integrazioa errazteko”. – J.L.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)