"Bilbo geroz eta mestizoagoa da", dio Aresok
Alkatearen arabera, kultur aniztasunak hiriburua aberasten du
El Correo, , 17-03-2015Bilboko biztanleriaren %10,7a 134 herriko jendeak osatzen du, eta umeen artean bostetik batek ama edo aita atzerritarra du. Kultur aniztasun hori, gainera, geroz eta handiagoa izango da denborak aurrera egin ahala. “Bilbo geroz eta hiri mestizoagoa da”, adierazten du Ibon Aresok. Dibertsitate horrek eragin onugararria izan dezakela dio Bizkaiko hirburuko alkateak, hiria aberastuko duela uste baitu. Geroz eta etorkin gehiago izanda, orduan eta askotarikoa izango da Bilboko gizartea.
“Dibertsitatea, kultur eta sinesmen ezberdinak izatea erronka handia da gaur egungo hirientzat”, esan du Aresok ‘Intercultural cities’ izeneko programan eman duen hitzaldiarekin. Bertan, Xabier Alberdi ere egon da Eusko Jaurtaritzako ordezkari bezala, eta gaur Euskadin dagoen “egitura etnikoari” buruz eskaini du mintzaldia.
(Puede haber caducado)