Martxoaren 21ean, Irunen

Elkarteen babes zabala EH 11 Kolorek deitu duen Aniztasunaren Korrikaldiari

Diario de noticias de Gipuzkoa, n.g., 16-03-2015

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Udalbiltza, Gora Gasteiz, Gipuzkoako eta Nafarroako SOS Arrazakeria, Fermin Muguruza eta jatorri eta kultura ezberdinetako Irungo hamaika elkarteek azaldu dute, besteak beste, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako Nazioarteko egunean EH 11 Kolorek antolatuko duen Aniztasunaren Korrikaldian parte hartzeko konpromezua.

Korrikaren barruan 5 kilometro hartuko ditu Irunen EH 11 Kolore ekimenak, eta “Euskarak 11 kolore” lemapean, aniztasunean euskarak batzen gaituela aldarrikatuko du arrazakeriaren aurkako jarrerak baztertuz. Azken urte honetan bereziki eman diren eraso xenofobo larrien aurrean eta euskal jendartea beren sinesmenaren, jatorriaren edo kulturaren arabera zatikatzeko eta sailkatzeko eman diren saiakeren aurrean, euskal jendarteak erantzuteko aukera egokia du.

EH 11 Kolorek egun berezi honetan Irunen ospatuko den Aniztasunaren Korrikaldiarekin bat egiteko deia luzatu nahi du Korrikaren 459. kilometroan, 13:45tan Azkenportutik hasi eta hurrengo 5 kilometroetan mugaren bidetik. Euskararekin bat eginez eta arrazakeriaren aurka elkarrekin korrika.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)