Gizartea
Fiskaltzak artxibatu egin du SOS Arrazakeriak Marotoren kontra jarritako salaketa
Berria, , 09-03-2015Juan Kalparsoro fiskalburuaren arabera, adierazpen askatasunaren barruan eginiko adierazpenak izan ziren Gasteizko alkatearenak. EAEko fiskalak artxibatu egin du SOS Arrazakeriak Javier Maroto Gasteizko alkatearen kontra jarri zuen salaketa. Besteak beste, gorrotoa bultzatzeagatik eta etorkinen eskubideen eta pertsonen duintasunaren aurka jokatzeagatik jarri zuen salaketa. Horren harira, Juan Kalparso fiskalburuaren aurrean deklaratu zuen Marotok joan den azaroan.
Salaketa artxibatzea arrazoitzeko, Kalparsorok argudiatu du adierazpen askatasunaren barruan eginiko adierazpenak izan zirela Gasteizko alkatearenak.
Aljeriarrek eta marokoarrek ez dutela lanik egin nahi. “Eskandalu” bat dela. Gizarte laguntzekin iruzur egiten dutela. Horiek dira Marotok egin eta SOS Arrazakeriak salatu zituen adierazpenetako batzuk.
(Puede haber caducado)