DATE DE ALTA en el nuevo sistema de comentarios
EH 11 Kolorek, Arrazakeria eta Xenofobiaren Nazioarteko Egunean, Aniztasunaren Korrikaldian parte hartzera deitzen du
Diario de noticias de Alava, , 06-03-2015EH 11 Kolore ekimenak Arrazakeria eta Xenofobiaren Nazioarteko Egunean, Korrikaren barruan egingo den Aniztasunaren Korrikaldian parte hartzera deitzen du “Euskarak hamaika kolore” lemapean.
Bilbo. EH 11 Kolorek Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko egunean, Korrikan parte hartzera deitu nahi du jendartea honen barruan egingo den Aniztasunaren Korrikaldia – Euskarak 11 Kolore. Korrikaren 5 kilometro izango dira martzoaren 21ean Irungo herrian, euskal jendartearen jatorri eta kultura ezberdinen alde eta euskararekin bat eginez.
Korrikaren aurreko edizioan egin zen modu berean, EH 11 Kolorek Aniztasunaren kilometroa deitu zuen Bilbon, Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko egunean.
Jarrera arrazista eta xenofoboak sustatu nahi izan diren urte honetan eta euskal jendartea bere jatorriaren edo sinismenaren arabera sailkatzeko eman diren saiakeren aurrean, EH 11 Kolorek euskal eragile sozialak, instituzionalak eta jendartea bera, gure herrian dugun erlijio, jatorri eta kultur aniztasunaren balioaren defentsan jarrera irmoa azaltzera gonbidatu nahi du. Euskal Herrian bizi den pertsona ororen eskubide, aukera eta betebehar berak defendatuz eta aniztasunean eraikiko den bizikidetza euskaraz izango dela aldarrikatuz.
Korriarekin bat eginez, Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko egunean Aniztasunaren Korrikaldia 5 kilometroz osatuko da, Euskarak 11 Kolore lemapean Irungo mugako bidetik eguerdiko ordu bata ta erdietan egingo duen korrikaldian.
(Puede haber caducado)