Arrazakeriari aurre egiteko tailer bat eten dute, Gasteizko Udalak laguntza kenduta

Berria, , 05-03-2015

GASTEIZ. Argituz taldeak bertan behera utzi du arrazakeriaren aurka ikasleekin egitekoa zuen tailer bat, Gasteizko Udalak diru laguntza kendu diolako. Talde horrek aurreko urte batzuetan ere egin ditu gisa bereko tailerrak arrazakeriari eta xenofobiari aurre egiteko, eta aurten eskola umeekin egin nahi zuen ekintza hori bera —lotuak zituen saio batzuk—. Elkarteak salatu du «erabaki politikoa» izan dela udalarena.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)