Gizartea

SOS Arrazakeriak De Andresen aurka jarri zuen kereila, aurrera

Berria, Berria, 16-02-2015

Arabako ahaldun nagusiak esan zuen elkarteak gizarte laguntzen iruzurrean laguntzen zuela; epaileak kereila tramiterako onartu du. Fede Garcia SOS Arrazakeria Arabako bozeramaileak ostegunean hitz egingo du epailearen aurrean, Javier de Andresen irainen kaltetu gisa. Iragan abenduan, migratzaileen eskubideen alde lan egiten duen elkarteak kereila bat jarri zuen Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren aurka, irainengatik.Arabako ahaldun nagusiak adierazi zuen SOS Arrazakeria “gizarte laguntzen lapurretaren adibide bat” zela. 1.252 migratzaile erroldatzean iruzurra egin izana leporatu zion. 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)