Getarian 46 herritar gehiago daude urtebeteko datuak aztertu ondoren
Diario Vasco, , 15-02-2015Udalak jakitera eman ditu 2014ko urteak utzi dituen datu estatistikoak. Biztanlegoari dagokionez, urtebetean 47 getariar gehiago daudela esan dezakegu. Datuak diote jaiotzei dagokionez, 20 neska eta 18 mutil etorri direla mundura gure herrian, denera 38 haur. Hauei gehitu behar zaie inmigrazioko datuak, eta hauek adierazten dute Getariara bizitzera etorri direnak epe horretan 99 pertsona direla.
Beraz herriko altak 2014an 137 izan dira. Baina kopuru honi gure artetik joandakoak kendu behar zaizkio. Heriotzei dagokionez, hildako herritarrak 24 izan dira joan den urtean eta kanpora alde egin dutenak, emigranteak, denera 67 izan dira eta bi datuak batuta 91 ematen dute. Horregatik esan dezakegu 46 getariar gehiago daudela 2014a bukatzean eta orora herriak urtarrilaren lehen egunean 2.785 getariar zituela, hauetatik 1.372 emakumezkoak eta 1.413 gizonezkoak. Hauetatik 247 etorkinak dira, populazioaren % 8,8a.
Biztanlegoari lotutako datu hauekin batera ibilgailuenak ere jakitera eman ditu Udalak. Altak 229 izan dira lehen aipaturiko urtebeteko epean eta bajak, 233. 2015eko urtarrilaren 1ean, ibilgailu kopurua (motordun trakzioko guztiak) 1.894 ziren.
(Puede haber caducado)