300 dira Lampedusara bidean hildako migratzaileak
Gara, , 11-02-2015ACNUR – ek baieztatu duenez, Lampedusara bidean hildako migratzaileak 300 dira. Bizirik iritsi direnen eta salbamendu taldearen arabera, hasieran pentsatzen zena baino 100 bat lagun gehaigo zeuden ontzietan.
Azken datuen arabera, ACNUR – ek baieztatu duenez 300 migratzaile izango lirateke Lampedusara bidean zendu direnak. Jakin denez, astelehenean 105 eta 107 pertsona zeramatzaten bi ontzi ondoratu ziren. Bederatzi aurkitu dituzte bzirik. Hauek azaldu dutenez, denboraleak Siziliako Kanalean harrapatu zituen.
Adierazi dutenez, larunbatean abiatu ziren Libiatik. Haiekin batera atera zen atzo Lampedusatik 110 millara aurkitu zen ontzia, zeinetan 29 pertsona hotzez hil ziren. Olatu altuen ondorioz, hiru ontziak astelehen arratsaldean ondoratu ziren.
Carlota Samik, ACNUR – eko arduradunak, baieztatu du informazioa. Orotora, astelehenean 29 pertsona aurkitu zituzten hilik, eta 76 bizirik. Eta gaurkoan jakin denez, beste 210 pertsona zeuden ontzietan, zeintzuetatik soilik 9 dauden bizirik. Hau dela – eta, hasiera batean 200 ziirela uste zen, baina bizirik irtsi direnen testigantzak eta salbamendu taldearen ikerketak kontuan hartuta, hildakoen kopurua 300era igo dela baieztatu dute.
Lampedusara iritsi denetako batek adierazi duenez, bi ontzietako bat ondoratu egin zen eta bestea «husten hasi eta izua sortarazi zuen».
Gogoratu beharra dago, azaroaren hasieratik Italiak ‘Mare Nostrum’ operatiboa bertan behera UTZI zela eta ‘Triton’ jarri zela martxan, zeinek salbamendu ontzi gutxiago dituen eta ezin duen Libiako kostaldera gerturatu.
(Puede haber caducado)