Etorkinen eskubide eta betebeharren inguruko hitzaldia Ataunen ostegun honetan

Diario Vasco, DV , 10-02-2015

Atauniker kultur elkarteak antolaturik, ostegun honetan, ilun – tzeko 19:00etan udaletxeko batzar – aretoan hitzaldi berri bat izango da. ‘Etorkinen eskubide eta betebeharrak’ izenburupean Gorka Moreno (Ikuspegia – EHU) irakaslea inmigrazioaren gaian inguruan arituko da. Gai honen inguruan gorabehera eta iritzi anitz dago Euskal Herrian nahiz Ataunen bertan ere. Historian zehar beti izan da etorkinen bat edo beste, baina batez ere 1950eko hamarkadan nabarmendu zen etorraldi handiena eta, Ataungo auzo guztietan zehar Galizia, Gaztela, Andaluzia nahiz Extremadurako hainbat eta hainbat etorri zen bizimodu hobe baten bila Atauna, inguruko industriak erakarrita.

Etortzeaz gain, Ataunen eskolatik at arrotz samarra zen gaztelania ekarri zuten. Haurrak eta gazte gehienak herrikoekin pixkanaka txertatzen joan ziren, batzuek euskaraz ere ikasi zuten. Hoietako bat zinegotzi izatera ere iritsi zan 1970ko hamarkadan. Haiek herritarrengan, hizkuntzaz aparte, izandako eragina aztergai dago. Hala ere, azken urteotan, beste estatu batzuetako jendea etorri da herrira.

Gai hori agertzera dator Gorka Moreno irakaslea Atauniker kultur elkarteak gonbidatuta.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)