BIHAR BERRIA-N

"Nire kasua oso argia da, asilo eskaria oso ondo oinarrituta dagoelako"

Berria, , 30-01-2015

Hassana Aalia errefuxiatu sahararrari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Bihar egingo dute Bilbon Hassana Aaliaren (Aiun, 1989) aldeko manifestazioa. Asteartean amaitzen zaio Espainiako Gobernuak estatua uzteko emandako agindua, eta eskertuta dago haren inguruan sortutako elkartasunarengatik. BERRIAk elkarrizketa egin dio, eta bihar argitaratuko da. Honakoa da aurrerapena:
- “Espainiak interes ekonomikoengatik jarraitzen du Marokoren Saharako okupazioa babesten”.
- “1991n aitortu zion NBEk Saharari autodeterminazio eskubidea, baina ez du ezer egin hori gauzatzeko”.
- “Une honetan Saharako 50 preso politikotik gora daude Marokoko espetxeetan. Haien egoera oso gogorra da, etxetik urrun daudelako, milaka kilometrora”.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)