SOS Arrazakeriaren datuak, Marotoren «gezurren» aurka

Berria, , 28-01-2015

Arabako auzitegi barneko bitartekaritza zerbitzuak deituta, SOS Arrazakeriak eta Gasteizko alkate Javier Marotok (PP) deklaratu zuten atzo. Elkarteak salatu zuen Marotok aljeriar eta marokoar jatorriko herritarrei buruz esandakoak gezurrak direla, eta hainbat datu aurkeztu zituen; horien artean, erakundeen txostenak.

Publikoki atzera egiteko eta eragindako kaltea konpontzeko eskatu dio SOS Arrazakeriak Marotori, baina hark lehengoan dirau. Beraz, auzitegietako bidea jarraituko du kasuak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)