'Hassanna libre' manifestazioa larunbatean
Berria, , 28-01-2015Berrogei talde eragile inguruk egin dute deialdia: Hassanna libre. Asilo politikoa orain aldarrikatuko dute larunbatean, Bilbon. 17:00etan hasiko da manifestazioa, Arriaga plazatik, eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan bukatuko da. Bizi osorako zigorra jarri zion Marokoko auzitegi militar batek Hassanna Aaliari, eta Espainiako Barne Ministerioak ukatu egin dio babes eskaera. Besteak beste, EAJk, EH Bilduk, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Disabi Saharako diasporak, Euskadi-Sahara elkarteak, Komite Internazionalistek, Askapenak, LABek eta ELAk deitu dute martxara. Hainbat udalekin batera, Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak ere eskatu diote Madrili aintzat hartzeko iheslari sahararraren eskaera.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)