GIZARTEA
Sestaoko alkatearen aurkako auzibidea bertan behera utzi du epaileak
Berria, , 23-01-2015Prebarikazio zantzurik ez dagoela uste du auzitegiak. Josu Bergara (EAJ) Sestaoko alkatearen kontrako auzibidea bertan behera geratu da oraingoz. Instrukzio epaitegiak kasua ireki zuen SOS Arrazakeriaren ekimenez, alkatea trabak jartzen ari zelakoan etorkinak erroldatzeko.
Udalak berri eman duenez, “arrazoi juridikoak” zeuden immigrante batzuei erroldan izena ez emateko. “Ez da alkatearen erabaki arbitrario eta bidegabea izan”. Udalaren arabera, epaileak argi utzi du eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik ez zituztela erroldatu gizon – emakume horiek, eta alkateak ez zuela esku hartu horretan.
Salaketarekin batera, grabazio batzuk aurkeztu zituen auzitegian SOS Arrazakeriak. Etorkinen aurkako hitz gogorrak izan zituen. Hala ere, karguan jarraitu zuen.
(Puede haber caducado)