Parisen harrotutako haizepean

Euskal Herrian ere izan dute eragina 'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako atentatuak eta horren ondotik gertaturikoek. Musulmanen otoizlekuetan albora ezineko mintzagaia izan da; eskatu dute, ordea, ezjakintasunez ez epaitzeko, era okerrean, beren fedea eta mundua ulertzeko modua.

Berria, Arantxa Iraola, 23-01-2015

Euskal Herrian oraindik ere leku ezezagunak dira usu meskitak, fede musulmana ez dutenentzat; besteen —atzerritarren, sinesmen arrotza dutenen— eremua. Egunotan, Charlie Hebdo astekari satirikoak Parisen hilaren 7an jasan zuen atentatuaren harira —ustez jihadismorekin lotutako bi gizonek hamabi pertsona hil zituzten—, meskitetara zuzenduriko begiradak eta keinuak ugaritu egin dira. Urtarrilaren 8an bertan, esaterako, pintaketak egin zituzten Baionako meskitan, musulmanen aurkakoak. Mesfidantza keinuak ere izan dira barruan. Tuterako (Nafarroa) musulmanen komunitateak, esaterako, Poliziara jo du imam bat muturreko jarrerak sustatzen ari dela ohartarazteko; aldi berean, Nafarroako 70 udalen webguneei eraso zieten herenegun jihadisten izenean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)