IRUDIA. BERLIN

Pegidako liderrak taldea utzi du

Berria, , 22-01-2015

Lutz Bachmann Pegida talde xenofoboko liderrak bere taldea utzi behar izan du Adolf Hitlerrekin parodia bat egiteagatik. Asteartean eskegi zuen Hitlerrez mozorrotutako argazkia Facebookeko bere kontuan, eta atzo Alemaniako hainbat egunkaritako azaletan atera zen. Sare sozialetan argazkiaz gain, etorkinen aurkako adierazpenak idatzi izan ditu. «Lotsagabe» edo «abere» deitu die, besteak beste. Mugimenduari sortu dion «kalteagatik» barkamena eskatu ondoren utzi du kargua Bachmannek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)