Zirrikituetatik begira
Egia esateko...
Deia, , 22-01-2015FRANCISCO Aita Santua hedabideetan parra – parra dabil aspaldian. Gezurra dirudien arren, Erromara kargua hartzen iritsi zenetik haren normaltasunak egiten du famatu; iritzi arruntak edota ba – tzuei arrunt egiten zaizkigunak bota dituelako, hain zuzen. Emakumeen defentsa edo genero berdintzearen alde, homosexualen eskubideak onartuz, kapitalismo eta gerra bortitzak eta xenofobia salatuz , gure artean progre deritzogunen artean kokatzera heldu da, Argentinan sortutako Aita Santu berri hau. Ez dago ezaugarri horiei balore absolutua ematerik, betiere, aurretik izan direnekin alderatzerakoan ateratzen diren ondorioak dira arestian esanak eta akaso horrexegatik notizia bihurtu eta hedabide guztietara egin dute salto. Latza egiten da pentsatzea nolakoak izan diren Francisco orain dagoen tronuan izan direnak, zenbat gezur esango zituzten, honi, berri honi, bizpahiru egi esatearren hainbeste aipu eta bejondeiala emateko.
Milaka esango zituen, auskalo, apaiz edo gotzain garaietan edo Erroman daraman denboran baina ni, azken astebeteko pare bati lotuko natzaie. Bata, abioian zihoala kazetariei “Norberaren ama iraintzen dutenean, normala dela ukabila erakustea…” edo antzeko zerbait, Charlie astekariko sarraskia aipatzerakoan esana. Inork ez du erabat ziurtatuko, hori esatean, terrorista yihadisten erasoa justifika – tzen zuenetz baina edozein erlijio edo sinesmen duena irainek mindu egiten duela bai; eta horietako erasoak irain horien erantzunak direla. Franciscok gehiegitan esan du arma ororen kontra dagoela, eraso hori bidezkotzeko baina, bestalde, kristau izateak berez edozein talde armatu bat justifikatzerik ez duen legez. Edonola ere, Franciscok pentsatzen edo sinesten duena bota zien kazetariei. Zintzo demonio! Hainbestean, Filipinetan azaldu zaion neskato bati erantzun diona. Egoera latzetan bizi izandako nerabe batek kolpean bota ei dio: “Ez dakit Jaungoikoak nola onartu lezakeen haurren sufritzea”. Bihotz min latza emango zion, “Nik ere ez dakit”, erantzun beharrak.
(Puede haber caducado)