ATZERRITARREK GALDUTAKO LANPOSTUAK, NAFARROAN

Berria, , 18-12-2014

UGT sindikatuak emandako datuen arabera, 2007tik 13.200 lanpostu galdu dituzte Nafarroan bizi diren atzerritarrek. Urte horretatik hona galdutako lanpostuen %40 dira horiek. Bertze modu batera erranik, atzerritarren arteko langabezia tasa boskoiztu egin da 2007tik hona. UGTko Maite Perezen arabera, langile immigranteena «krisiak gehien jotako» kolektiboetako bat da, eta horrek «ezberdintasunak» areagotu ditu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)