Afrikarren taldearen aurkezpenarekin hasiko dira bihar aniztasun topaketak

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa, pelikula emanaldia eta mahai ingurua izango dira datorren astean

Diario Vasco, DV, 12-12-2014

Larunbatean emango zaio hasiera Jatorri, kultura eta identitate askotariko zumaiarren sarea sendotzen eta zabaltzen jarraitzeko egingo diren aniztasun topaketei. Topaketa horietan hainbat ekintza egingo dira elkarlanean. Hasteko, larunbatean Zumaiako afrikarren elkartea aurkeztuko da jendaurrean.

Zumaiako aniztasunaren datuak eta herritarren iritziak jasotzeko ikerketak egin ziren lehenengo. Horren ostean, azken hilabeteotan herriko eragile eta jatorri eta kultura ezberdinetako zumaiarrekin hainbat bilera egin dira arloka. Urriaren bukaeran Alondegi aurreko plazatxoan egin zen World Kafean arlo batean edo bestean lanean ari diren eragile eta jatorri eta kultura ezberdinetako zumaiarrek aniztasunaren inguruan elkarrekin hausnar – tzeko eta elkar ezagutzeko zubiak eraikitzeko lehen harria jarri zuten.

Orduz geroztik, eta herritarrek erakutsitako sentsibilizazio eta interesa ikusirik, hurrengo pausoaren norabidea zehazten eta lantzen aritu dira. Hala, abenduaren 18an Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, aniztasuna oinarri duten ekintzak antolatu dira.

Horrekin batera, abenduaren 13an, Zumaiako Afrikarren Elkartea aurkeztuko da, eta 18an, gaiaz hausnartzeko mahai – ingurua egingo da, Zumaiako hainbat eragileren eta norbanako migratzaileren parte hartzearekin. Haurrentzat ipuin kontaketa eta Mamnou dokumentala ere izango dira herritarrentzat.

Egitaraua

Zumaiako afrikarren elkartearen aurkezpena egingo da bihar, Torreberriko aterpean, 17:00etan. Desfilea, dantzak eta Afrikar janarien dastaketa egongo dira amaieran.

Asteartean, aniztasuna lantzeko ipuin kontaketa egingo da Alondegiko haurren liburutegian, 17:30ean. Kontukantoi taldeak ‘Txanoak buruan eta ibili munduan’ saioa ekarriko du. 4 urtetik gorakoentzat.

Asteazkenean, 19:00etan, 19:00etan ‘Mamnou’ (Debekatuta) dokumentala emango da (gazteleraz) eta solasaldia izango da amaieran Amal Ramsis zuzendariarekin.

Abenduak 18a Migratzaileen Nazioarteko Eguna eta egun horretan, 18:30ean, mahai ingurua izango da Alondegian ‘Zer dakigu Zumaian bizi garen 53 kulturei buruz?’ gaiaren inguruan. Amaiaeran Arabiako janari eta edari dastaketa

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)