aniztasuna

EH 11 Kolore: "Jarrera arrazistak bultzatzeko arriskua dago jatorriaren araberako zatiketarekin"

Berria, , 28-11-2014

‘Euskal Herria anitzarentzat adostasunak’ dinamikarekin eztabaidarako deia egin die askotariko eragileei. Xabier Mendiguren EH 11 Kolore egitasmoko bozeramaileak “hainbat botere eremutatik elkarbizitza apurtu nahian” eman diren zenbait jarrera salatu ditu, Gasteizen egindako agerraldian. Haren arabera, herritarren artean “gorrotoa eta gatazka” sustatzeaz gain, jatorri edo kulturaren araberako zatiketak eginda “arriskua” dago gizartea jarrera arrazista eta xenofoboetara bultzatzeko. Azaldu duenez, ekinbideak argi du gizartea jarrera horiek “indargabetzeko eta errefusatzeko” gai izango dela.
Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamika aurkeztu du EH 11 Kolore egitasmoak, eta horrekin, “eztabaida zabal eta hausnarketa sakon batera” gonbidatu ditu eragileak. Eztabaidarako lehen bi txostenak plazaratu dituzte gaur: Jatorri aniztasuna & lan eskubideak eta Euskara & hizkuntz aniztasuna txostenak aurkeztu ditu. Horiek sindikatu, eragile sozial eta kulturalei igorriko dizkiete, eta ekarpenak jaso ondoren, bakoitzean adostutakoak aurkeztuko dituzte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)